Arriagaren Aterkia, Soinu ak zeinu ak soinu, Itsaso Larramendi eta Irati Peluaga
Sinopsia200 urte dira Juan Crisóstomo Arriaga hil zela eta horren omenez, bilboko koraletik hainbat sortzaile bildu dituzte, antzerki obra musikatu bat osatzeko. Belaunaldien arteko transmisioaren, irudimenaren eta jarraikortasunaren sinbolo bihurtu dute ‘Arriagaren Aterkia’ obra. Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan izan gara Maialen Lujanbioren ‘Soinu ak zeinu ak soinu’ proposamena ezagutzeko. ‘Artxibo praktikak’ XIX. mendearen irakurketa berriak proposatzen dituen proiektuaren parte da. Bilboko San Inazio auzoan egin dugu hitzordua Itsaso Larramendirekin. Bera arkitektoa da eta Tipi kooperatiban egiten du lan. Bere gustuko liburu, musika eta pelikulez hitz egin digu. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu Irati Peluaga ilustratzaileak azkenaldian egin dituen lan batzuk erakusteko. Ume literatura, prentsa, iragarkiak; eskuz edo digitalean; abaniko zabala du artista donostiarrak.

