Aztura, Sal del Coche, Eskua eta Mutur Beltz
SinopsiaNODE konpainiaren 10.urteurrena ospatzeko sortu da "Aztura" ikuskizuna. Konpainiaren aurreko lanen baturatik sortu duten pieza da, euskal tradizioa dantza garaikidearekin nahastuz. Elementu berri bat gehitu diote ordea, Irati Bilbaoren zuzeneko ahotsa. Sal del Coche taldeak "Salir de casa" abestia jo du Arrasateko Kulturolan. Harkaitz Cano, María Mur eta Miren Gaztañaga, eskuaz hitz egiten aritu dira; eta hauek, eskuz esku ibili diren kultur proposamenak: Isaac Rosa, Win Vandekeybus, Liliana Cavani, Bruno Munari, Alison Bechdel, Thelma eta Louise. Laurita Siles eta Joseba Edesa bikoteak bi helburu nagusirekin sortu du Mutur Beltz proiektua. Batetik, Karrantzako artileari balioa emanez bertako ardien egoera hobetzea; eta bestetik, artea eta kultura landa eremura eramatea.

