Ultimatum, Veneziako Bienala, Ainhoa Garcia eta Läks
SinopsiaLed Silhouette dantza konpainiaren azken ekoizpena agortzen ari den munduaren larrialdi eta kolapso egoeratik abiatzen da. Martxel Rodriguez eta Jon Lopez arduratu dira zuzentzeaz, baina oraingo honetan, oholtza gainean ere izango dira. Duela berrogeita hamar urte euskal artista, zinemagile, musikari eta poeta talde batek Veneziako Bienalean parte hartu zuen, 1976an antolatu ziren ¿Amnistia denontzat¿ jardunaldietan. Han erakutsitako lan batzuk errepasatu ditugu Miren Vadillo ikerlariarekin. Naxker eta Puntu Takoma taldeak ditu bere ibilbidean Ainhoa Garciak. Atarrabian egin dugu hitzordua, bere proposamen kuttunak ezagutu eta berari buruz gehiago jakiteko. Enkarterriko lau lagunek osatutako taldea da Läks. ¿Trago luze artean¿ sortua, lehen diskaren izenak dioen modura. Eskualdeko jatorri eta influentziei gogor lotzen dira, ¿Hemen gaude¿ bigarren diskan erakusten duten bezala.

