loading

Ertibil, Rosalind Nashashibi, Begoña del Teso eta Aitziber Barriga

EITB Kultura

Ertibil, Rosalind Nashashibi, Begoña del Teso eta Aitziber Barriga

SinopsiaErtibil erakusketa ibiltaria bisitatu dugu Bilboko Rekalde Aretoan. Bizkaian bizi diren 18 artisten lanak biltzen ditu. Horien artean daude Markel González, Estela Miguel, Argiñe Ceballos eta Martzel Do Nascimento. Beraien obrak azaldu dizkigute. ¿Get me a stone¿ erakusketak Rosalind Nashashibi artistaren margolan batzuk eta pelikula bat biltzen ditu. Gaur egun, Gazak duen egoerarekiko artistaren inplikazio afektiboa eta politikoa islatzen dute. Artium museoan bisitatu daiteke. Drakula noiz agertuko zain, Igeldoko hilerrian egin dugu zita Begoña del Teso zinema kritikariarekin. Bitartean, bere gustuko pelikula, musika eta liburuei buruz aritu gara solasean. Argazkilaritza fotokimikoa egiten du azken urteetan Aitziber Barrigak He`kate¯ espazioan. Baffest-en aurkeztuko den ¿Lainoak Itzalartean¿ erakusketa osatzen ari da orain. Basoa da material ezberdinetan jaso duena.