loading

Azala, Zeru Ahoak, Antton Goikoetxea eta Maddi

EITB Kultura

Azala, Zeru Ahoak, Antton Goikoetxea eta Maddi

SinopsiaKaleko eszenatik barrualdera pasatuko dira DAB konpainiako dantzariak azken lana aurkeztera: "Azala". Bost dantzari eta txelista bat ikusiko ditugu, baina lan talde handiago batekin osatu den emanaldia da. Esperantza transmititzeko konpromisoa hartu dute denek. "Hondar Ahoak" telesailetik 5 urte igaro ondoren "Zeru Ahoak" jarraipena sortu du Koldo Almandozek. Bere bulegoan hartu gaitu sekuentzia bat xehe-xehe erakusteko eta bi proiektuak lotzen dituen liburua aurkezteko. Musikaria izateaz gain, artista bisuala ere bada Antton Goikoetxea mungiarra. Lukiek taldearekin diska berria aurkezten ari dira herriz herri. Aukeratutako kultur lanez hitz egin dugu berarekin. "Amaitasuna" deitzen da Maddi Etxeberriaren lehen lan luzea; "amaiera" eta "maitasuna" hitzen batuketatik dator. Abesti sakonak eta lasai entzutekoak direla dio.Gaur egun kantu berriak sortzen dabil eta horiek erakutsi dizkigu Lizarran.