Baratza Aretoa, Katixa Goldarazena, Siwanaba eta Maitane Gartziandia
SinopsiaUnai eta Garazi Lopez de Armentia neba-arrebekin elkartu gara Gasteizko Baratza Aretoan. Baratzak egonaldiak, klaseak, tailerrak eta programazio eszenikoa eskaintzen ditu, eta horren lekuko ere izan gara. `Tiempo párpado¿ eta `Imagen y hueso¿ liburuak argitaratu ditu Katixa Goldarazenak. Lehenak marrazkiak biltzen ditu eta bigarrenak irudieatatik eratorritako testuak. Bietan aurkitu ditugu gorputzak, biolentzia eta desioa. Guztiak animaliatasun bortitz batek zeharkatuak. DJ Siwanabak garai eta estilo ezberdinetako musikak nahasten ditu, beti ere, bere Nikaraguako jatorria presente izanik. Karibeko kutsua mantendu du ere bere kultur proposamen hauetan. Abadiñon Maitane Gartziandia ilustratzailearekin bildu gara. `Bikoteka¿ sormen astean sortu duen azken lanari buruz hitz egiteaz gain, bere ibilbidean egindako beste hainbat proiektu ere izan ditugu hizpide.

