Caniche, Moxal, Aitor García de Vicuña eta Leire Benitez
SinopsiaArtea, arkitektura, hirigintza eta ingurugiroarekin lotutako liburuak eta erakusketak antolatzen dituzte Caniche Editorialean. Ibarrangelun, artistentzako erresidentzia espazio bat planteatu zuten hasiera batetik. Bertan izan da Ibon Landa `Carbon Copy¿ erakusketa prestatzen. Moxal, Mice eta Empty Files hirukoteak, `Eztixelez¿ kantua jo dute Uliako Lore-Baratzeetan, Donostian. Hala Bedi irrati librean elkartu gara Aitor García de Vicuña musikari eta antzezle gasteiztarrarekin. Azken boladan ezagutu dituen gustuko lan eta artistak aurkeztu dizkigu. La Grieta kolektiboko kidea da Leire Benitez pintorea. Etxeko espazioetan figura pasiboak jarriz erosotasunarekin apurtzea bilatzen du artista gazteak.

