Gorputzen Errebolta, Bokashi, Iñigo Satrustegi eta Harribitxi
SinopsiaGeneroa, gorputza, zauriak, indarra eta errebeldia bezalako emozioak ageri dira Ramon Zabalegiren eta Nagore Legarretaren lanetan. Baten grabatuek zein bestearen argazkiek gorputza dute erdigunean; eta prozesuan sortzen diren akatsen indarra erakutsi nahi izan dute biek ala biek. Erakusketa Mugen Gainetik erakundearen ekimen bat da. Joskintzarekin harremana daukaten disziplina ezberdinak lantzen dituzte jasangarritasunetik eta birziklapenetik, Bilboko Irala auzoan. Ehungintzarekin hurbilagotik erlazionatzeko topaguneak sortzea dute helburu. Azken tailerrean, ‘Jone, batzuetan’ filmeko olana erabili dute poltsak egiteko. Itzultzailea eta editorea poema liburu bat argitaratu berri du Iñigo Satrustegik. Hori dela eta, sei kultur proposamen eskatu dizkiogu. Balmasedan elkartu gara Iker Alvarez eta Aitor Urquiza txistulariekin. Txistua oinarrian, hamaika instrumentu, istorio eta doinu elkartu dituzte Harribitxi proiektuan. ‘Alkimia’ izeneko azken lanean María Ereña-ren ahotsa ere izan dute lagun.

