Basa Basa, Simulacro, Sahatsa Jauregi eta Ane Arzelus
SinopsiaDonibane Lohizuneko ezleku honetan hartu gaitu Lumi taldearen musikak. Nahia Zubeldiak aurkeztu digu "BASA BASA", Benoît Bonnefrite artista okzitaniarraren erakusketa. Moï moï kolektiboak antolatzen duen Udada jaialdiaren parte da. Nitya Lopez Saitua zinamgileak bere lehen luzemetraia estreinatuko du Donostia Zinemaldian. Fikzioa eta dokumentalaren arteko mugan jolasten duen filmak bere gurasoen banaketa du oinarri. Zabalburu Plazaren atzeko aldean elkartu gara Sahatsa Jauregirekin: Bilbo asko kontzentratzen diren tokian. Materialen eta bitartekoen konbinazio bat proposatu digu. Ideia bat edo mezu zehatz bat nola marraztu. Akaso horrek definituko luke Ane Arzelus irudigilearen sorkuntza prozesua. Bere etxean egiten du lan, eta bertan erakutsi dizkigu azken aldian sortu dituen irudiak.

