Argi Gorriak, Etxe Betea, Ainhoa Urien eta Mel Arranz
SinopsiaLehen aldi bikoitza du Alberto Gastesi zinemagileak, lehen aldiz komedia eta lehen aldiz telesaila. Ez ohiko familia baten gora beherak kontatuko ditu "Argi Gorriak" telesailak, Vidania Films ekoiztetxearen eskutik. Gariza Films ekoiztetxeak sortu zuen, 2022an, Etxe Betea proiektua, emakume zinemagileei ekoizpen fasean laguntzeko asmoz. Bi egitasmo ezagutu ditugu: "Gela bat norberarena" eta "Elkarrekin sortzen". Ainhoa Urien idazle eta gai jartzailearekin batu gara Donostian bere gustuko kultur proposamenez berba egiteko. Bide batez, martxoan kaleratutako "Ehun zaldi trostan" narrazio liburuaz ere galdetu diogu. Mel Arranzek ez du estudiorik, eta horrek bere produkzioan eragina duela badaki. Horregatik marrazten du koadernoan edo digitalki. Azken aldian, oihalekin ari da esperimentatzen, arkitekturan eta espazio hutsetan sortzen dutena arakatu nahian.

