Ataria (Bat), Dena, Aiora Enparantza eta Garraio
SinopsiaAzken 50 urteetan Bilbon ikusgai egon diren artelan esanguratsuenen bilduma bat osatu dute Ataria (Bat)-en. Formatu, garai eta egile desberdinek osatzen dute aniztasunaren aldarria den erakusketa. Dena taldekoek Anabasa (2025) diskako “Beste egun gris batez” kantua jo dute Donostiako Uliako Lore-Baratzetan. Donostiako alde zaharretik Guardetxera igo gara Aiora Enparantza aktore eta itzultzailearekin. Bidean bere gustuko liburu, disko eta pelikulak ezagutu ditugu. Bere logelan hasi zen abestiak sortzen Gorka Cabello durangarra. Orain talde bat osatu du eta kontzertuz kontzertu ari dira euren musika zabaltzen. ‘Ezeren alde’ du izena atera duten lanak.

