loading

Xabiroi, Iratxe Reparaz, Azoka eta Esaezin

EITB Kultura

Xabiroi, Iratxe Reparaz, Azoka eta Esaezin

SinopsiaXabiroi aldizkariak 20 urte bete ditu aurten. Hamarnaka dira urteotan proiektuaren bueltan elkartu diren sortzaileak. Uxue Alberdi eta Susanna Martín ere Dani Fanok elkartu zituen. “Barruan” komikiarekin dabiltza lanean, atalka aurkeztuko dute Xabiroin eta ondoren album batean aterako da. Iratxe Reparaz arte zuzendaria eta diseinatzailea da. 60. Durangoko Azokako kartela eta iruditegia berak sortu ditu. Azokako iragarkia grabatzen harrapatu ditugu Landako Gunean, eta bertan, kartelaren sorkuntza prozesuaz hitz egin digu. Agnès Vardatik Hayao Miyazakira edo Mariana Enriquezen istorioetatik María Ramosen marrazkietara; hau izan da azokako uztak eman duena. Ianire Aranzabe musikaria da, Esanezin proiektuaren buru eta hirugarren diskoa kaleratu berri dute: ‘Hormetan Idazten’. Bi abesti jo dizkigu formatu akustikoan Esanezinen xehetasunak kontatu bitartean.