loading

Mina Espazio, Gaua, Oier Zuñiga eta Amaia Carrere

EITB Kultura

Mina Espazio, Gaua, Oier Zuñiga eta Amaia Carrere

SinopsiaXX. mende bukaera aldera Bilbok kulturgune autogestionatu bat izan zuen: ‘Mina Espazio’. 25 urte beranduago Libe Estebaranz antzerkigileak obra esperimental bat sortu du mugimendu hura gogorazteko eta bide batez antzerako espazio bat birsortzeko. Paul Urkijo zuzendari arabarraren azken film luzea da ‘Gaua’; euskal mitologiako elezahar eta kondaira ilunenei eginiko omenaldi bat. Pelikulako sekuentzia bat erakutsi digu. Antzerkigilea eta marrazkilaria da Oier Zuñiga. Bi mundu horien artean bizi da saltoka, baina azken aldi honetan ‘Nor Naizen Baneki’ antzezlanarekin ikusi dugu taula gainean. Santa Ana plazan elkartu gara bere gomendio kulturalak jasotzeko. Txikitatik marrazten du Amaia Carrerek. Iaz bere lehen komiki autogestionatua publikatu zuen, ‘Ilunabar’. Orain, Pasaian dago erresidentzia batean, euskal mitologia eta umorea batzen dituen komiki bat sortzen.