loading

Aro Berria, Bizi Sintetikoak, Julen Apella eta Gori Gori

EITB Kultura

Aro Berria, Bizi Sintetikoak, Julen Apella eta Gori Gori

SinopsiaUrteetako militantziaren ondoren, frankismoaren amaiera etsipenarekin bizi duten gazteen istorioa kontatzen du Irati Gorostidik bere azken filmean. Aurretik hainbat lan eginikoa da eta “Aro Berria” osatzeko baliagarriak egin zaizkionak. Orain pelikularekin estuki lotutako erakusketa zabaldu du Tabakaleran. Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan jarri dituzte Leire Vargas poetak eta Jaime Nieto musikariak Donostiako Uliako Mintegien Parkean. ‘Sakelako bihotzak’ bere aurreneko nobela idatzi berritan elkartu gara Julen Apella idazle berriztarrarekin. Herriko belodromoa ezagutu dugu eta bertan aurkeztu dizkigu bere gustuko proposamenak ere. Ainara Gurrutxagak eta Ander Fernandezek sortu zuten Gori Gori musika taldea 2024an, orain Manu Gaigne batu zaie perkusioetan. Bidaia bat bezala sentitzen dute proiektua; eta bidaia horretan, eszenografiarekin lanean aurkitu ditugu Bilboko Kampai Espazioan.