loading

Kaka, La Grieta, Niko Bortolini eta Labar

EITB Kultura

Kaka, La Grieta, Niko Bortolini eta Labar

SinopsiaUzkirik gabeko gizarte batean kaka-mokordo bat agertu da. Hori da Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabalak idatzi eta ekoiztutako antzerki-lanaren abiapuntua. Beraiekin batera oholtzara igoko dira Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe aktoreak. Bilbon elkartu den margolari taldea da La Grieta. Guztiak pintura masterrean ezagutu ziren; eta orain, elkarrekin egin duten lehen erakusketa ikusi daiteke Bilboko Marragunea espazioan. Sartu berri diren estudioan izan gara. Musikan asko aritu da Niko Bortolini; besteak beste Nize, Otoi eta J Martina taldeetan aritu izan da. Diseinatzaile grafikoa ere bada, kartelak, diskoen diseinuak eta merchana ere sortu ditu talde ezberdinentzako. Bi EP publikatu ditu jada Labarrek. Baina zerbait zabalagoa da egiten ari dena: proiektu musikal performatibo bat. Soinuaren ekoizpenaz, diskurtsoez, iruditegiaz eta zuzeneko emanaldiez hitz egin ditu Donostiako 27 Poligonoan.