loading

Jone, batzuetan, Funts, Ibai Fresnedo eta Lohi Ensemble

EITB Kultura

Jone, batzuetan, Funts, Ibai Fresnedo eta Lohi Ensemble

SinopsiaBilboko Aste Nagusia bukatuta, Kaskagorri Konpartsako desmuntatze-lanetan aurkitu dugu Sara Fantova zinemagilea. Bere lehen film luzearen inguruan hitz egin digu: `Jone, batzuetan¿. Zinemaldiaren baitan EITBk ematen duen Egile Berriak Saria jasoko du zinemagile bilbotarrak. Zirkuan aritzeaz gain, artista plastikoa ere bada Miren Barrena donostiarra. Oinarrizko beharretatik abiatuta sortu du `Funts¿ erakusketa. Xerra Espazioan erakutsi du eta bertan izan ginen inaugurazio egunaren bezperan. Ibai Fresnedoren kultur proposamenak jaso ditugu, Bilbi eta Sanfran arteko txokoetan zehar. Aktibista transfeministak dantzarako musika, podkast berezi bat, ikus-entzunezkoak eta liburu bat ekarri dizkigu. Jon Bellido eta Aitor Garcia de Vicuñak osatzen dute Lohi Ensemble. Biak ala biak musika talde ezberdinetan ibiliak, esperimentatzeko gogoak batu zituen. Elektronikatik abiatuta, eta inprobisazioa bidelagun, sonoritate ezberdinak bilatzen saiatzen dira etengabe.