loading

Erreskatatuak. Eta orain zer?

Aita Mari Review

Erreskatatuak. Eta orain zer?

SinopsiaErreskatatuen artean umeak eta nerabeak ere bazeuden. Review honetan euren errealitatea ezagutuko dugu. Eta 19 eguneko itsas bidaiaren ondoren, Aita Marik portua lortu zueneko albistea eta Siziliako lehorreratzea biziko ditugu. Eta aurrera begira zer? Lehorreratu ostean, normalean tripulazioak kontaktua galtzen du errefuxiatuekin, baina Asier Sanchez EITBko erreportariak, 5 hilabeteren ostean, errefuxiatu haietako batzuen berri izatea lortu du. Non daude? Hobeto dute egoera? Review honetan emozio handiko uneak biziko ditugu. Batzuek lortu dute helburu zuten Europako herrialdera heltzea. Baina zeharkatuko lukete berriro Mediterraneoa bizi izandakoa bizi ondoren?