Bizirik atera
SinopsiaBadakizue zenbat lagun hiltzen diren egunero itsasoan? Reviewk erakutsiko digu Erdialdeko Mediterraneoko errealitate gordina. Aita Mari euskal ontzi humanitarioak 2022an egindako azken misioan izan gara. Bidaiaren nondik norakoak tripulazioaren eskutik ikusiko ditugu. Asier Sanchez albistegietako erreportaria eta EITB misioaren parte izan dira; 13. marinela, hain zuzen ere. Kapazak izan al dira itsaso zabaleko misioa bukatzeko? Izaskun Arriaran erizaina eta Aita Mariko misio-burua da, eta bere eskutik egingo dugu Review-ren lehen atal hau. Aurreneko erreskatearen lekuko izango gara.

