Inoiz baino beranduago
SinopsiaInoiz Baino Beranduago saioan, Xabier Madariagak sei gazte bidaltzen ditu natura eta krisi klimatikoarekin lotutako egoerak bizitzera. Arrasaten eta Plentzian hondakinak jasotzen dituzte, Basondon (Urdaibai) fauna basatia ikusten dute eta Beasaingo Pagorriaga baserri ekologikoan laguntzen dute. Helburua, ingurumenaren eta klima-larrialdiaren inguruan kontzientziatzea da.