loading

Sare sozialak, lagun edo etsai?

Abiapuntua

Sare sozialak, lagun edo etsai?

SinopsiaSare sozialek harremanak izateko, komunikatzeko, edukiak partekatzeko eta ligatzeko era berriak ekarri dizkigute. ¨Sare sozialak, erreminta ala arma?¨ atalean, Xabier Madariagak sei gazte bidaliko ditu sare sozialekin harreman ezberdinak dituzten hainbat pertsona ezagutzera. Ari eta Omel Azkoitiara joango dira eta egun bat pasako dute Iban Garcia eduki sortzailearekin. Sare sozialetatik bizitzea eta bertan aritzea dirudien bezain erraza ez dela egiaztatuko dute. Aste honetan oso esperimentu interesgarria egingo dugu. Ligatzeko aplikazio bat bizitza errealera eraman nahi izan dugu. Maria eta Borja izango dira protagonistak eta hainbat gazteren artean gustuko dituztenak aukeratu beharko dituzte. Ikusiko dugu nola sentitzen diren mundu digitala mundu fisikora eramanda, tarteko pantailarik gabe. Honen harira, posible al da maitasuna Interneten aurkitzea? Batzuentzat, bai. Ari eta Borja Asier Errarterekin egongo dira, Elgetako 28 urteko mutilarekin. Berak ligatzeko aplikazioei esker hainbat bikotekide izan ditu. Ligatzeko aplikazioek lagun talde berri bat egiteko ere balio izan diote. Saioan sare sozialen alde iluna ere ezagutuko dugu. Esperimentu bat egingo dugu bost gazterekin: Nola jokatzen dugu sare sozialetan anonimotasunetik jarduten dugunean? Esperimentuan gertatu zenak zur eta lur utziko gaitu. Ildo honetatik, Jasonek eta Cristianek Mei Arregi ezagutuko dute, 22 urteko neska trans donostiarra ciberbullyinga jasan duena.