Azalaren Muga
SinopsiaPertsona orok du bere historia. Denak ezberdinak, baina denak maila berekoak. Saio honetan azalaren koloreak ezartzen digun hesia igaro duzue horietako batzuk ezagutzeko. Mugak gainditzen bizi direnak ezagutzeko aukera eduki duzue. Gizartean integratzeko saiakera etengabean ari direnekin bizipenak partekatu dituzue. Eta ekimen batek elkarrarazi zituen familiarekin igaro duzue eguna. Bizkarra ematen diegun historien adibide gutxi batzuk besterik ez dira.