loading

Professor T

Professor T

T irakaslea oso buruargia da baina hainbat arazo neurologikori aurre egin behar dienez, pertsona konplexua da, eta tratu zaila du, bere izaera aurresanezina delako. Kriminologian aditua denez, Tempest-ek Giza Hilketen Sailari lagundu beharko dio, ikasle bati bortizki eraso egin baitiote Cambridgeko campus ezagunean. Han eskolak ematen ditu. Lisa Donckers inspektorearekin (Tempesteko ikasle ohia) batera, eraso hori ikertu eta duela urte batzuk gertatutako antzeko batekin alderatu beharko du. Izen bereko telesail belgikarrean oinarrituta dago.