2020ko Xilaba finala
SinopsiaXilaba 2020 Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren finala Donibane Lohizunen egin zen 2021eko azaroaren 13an, COVID-19aren pandemiaren ondorioz atzeratu ondoren. Ilaski Serrano, Nahia Sasco, Aritz Bidegain eta Amaia Castorenek aurkeztutako saioan, Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Iriart aritu ziren finalean. Txapela Amets Arzallusek eskuratu zuen, Andoni Iturriotzen eskutik jasota.