Bukarest
SinopsiaPedro Mardonesek Bukarest bisitatuko du, “Paris txikia” izenez ezaguna, bere arkitektura neoklasikoagatikl Komunismoak hirian utzitako aztarnak ezagutuko ditu, hala nola Herriko Etxea (Casa del Pueblo), munduko bigarren eraikin zibilik handiena. Bertan bizi diren euskal herritarrekin hiriburua zeharkatuko du eta Transilvaniara joango da Drakularen kondairagatik ospetsua den Bran gaztelua eta Zarnestiko hartz santutegia ezagutzeko, non 100 hartz baino gehiago bizi diren tratu txarretatik salbatuak.