loading

Lyon

Vascos por el mundo

Lyon

SinopsiaLeyre Samanesek Lyon bisitatuko du, Rodano eta Saona ibaiek zeharkatzen duten hiria, bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. Elisa Arbeloarekin ikuspegi panoramikoak dituen muinoa, Eiffel dorrearen erreplika eta basilika ezagutuko ditu. Amaia Navarrok Tete d’Or parkea erakutsiko dio eta Cours des Lumieres lasterketa solidarioan parte hartuko dute. Iñigo Gonzalezek txotxongiloen museoa eta bere emaztearen ebenisteria tailerra aurkeztuko ditu. Sara Kiteberrek Lumiere institutuaren kanpoaldea eta zinema museoa erakutsiko dizkio, Saonan nabigatuz. Azkenik, Irati Landarekin eremu komertziala eta artisau-lantegi bat bisitatuko dituzte, Lyon zetaren hiriburua baita.