Chicago
SinopsiaErika Barrerasek Chicago bisitatuko du, Estatu Batuetako historiaren eta kulturaren garapenean funtsezko hiria. Raquel Antillerarekin Navy Pier ezagutuko du, ibaian nabigatuko du eta Oak Parken Esker Ematearen guna ospatuko du. Joseba Dominguezek eta Imanol Hurtadok Millenium Park eta Daley Plaza erakutsiko dizkiote. Javier Urzainquik finantza-distritua eta Chicagoko Unibertsitatea aurkeztuko ditu, eta bertan Carlos Arregi ikertzailearekin elkartuko dira. Janire Marquezek Pilsen auzoa, Michigan aintzira eta Lincoln Parkeko blues kontzertua partekatuko ditu. Azkenik, Silvia Traibuenasek eta Xanti Izalek Sears Tower-eko ikuspegia eta Chicago estiloko pizza dastatzera eramango dute.