Toronto
SinopsiaCarolina Calvo Torontora joango da, Ipar Amerikako bosgarren hiririk handienera, bertako aniztasun kulturala ezagutzeko euskal herritarren eskutik. Kensington Market, Little Portugal eta Roncesvalles auzoak bisitatuko dituzte, baita St. Lawrence eta Chinatown merkatuak ere. CN Tower, Nathan Phillips plaza eta munduko kalerik luzeena den Yonge kalea ezagutuko dituzte. Ibilbidean Ontarioko aintzira eta Niagara ur-jauzi ikusgarriak ere sartzen dira.