Saxonia
SinopsiaPedro Mardonesek Alemaniako Saxonia eskualdea eta Elba ibaiaren harana bisitatuko ditu bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. Jon Vallejorekin, Dresdeko Operako lehen dantzaria, hiriko alde historiko ikusgarria ezagutuko du. Unai eta Tamara Blaues Wunder zubia eta Elbaren ikuspegiak erakutsiko dizkiote. Maitane Gonzalezek Saxoniako mahastiak aurkeztuko ditu, eta David de Castrok Alemaniako gaztelurik zaharrena eta Meisseneko portzelana fabrika. Azkenik, Aitor Altunak Leipzigeko bere bizitza partekatuko du.