Bogota
SinopsiaNahiara Gagok Bogotara bidaiatuko du hiria eta inguruko lekuak ezagutzeko bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. David Fuentesekin Bolivar plaza eta Independentziaren museoa bisitatuko ditu. Jon Lasak Candelaria auzoa eta Monserrate mendixka erakutsiko dizkio. Eva Reyk telebista katearen ateak irekiko dizkio eta Simon Velez arkitektoa elkarrizketatuko du. Amagoia Salazar eta Xabier Lekandak Tenjoko euskal jatetxea aurkeztuko dute, eta Jon Ruizek Orinoquiako Lautadetara eramango du cannabis medizinalaren plantazioa ezagutzeko. Azkenik, Beñat Matesanzek Gernika plaza eta artisautza merkatuak erakutsiko dizkio.