Varsovia
SinopsiaLeyre Samanes Varsoviara joango da hiria eta bertan bizi diren euskal herritarren egunerokoa ezagutzeko. Itxaso Parolarekin Varsovia komunista eta Zientzia eta Kulturaren Jauregia bisitatuko ditu. Ivan Undak erdigune historikoa erakutsiko dio. Luis Solaunekin Chopinen Varsovia ezagutu eta Vistula ibaitik piraguaz ibilaldia partekatuko ditu. Iñaki Astizekin Legia futbol-taldearen estadioa eta Lazienki parkea ezagutuko ditu. Ainara Echanizek Praga auzoa aurkeztuko du, eta Kevin Novoak eta Asier Mijangosek Varsoviako ghettoaren hondarrak eta Hala Gwardi merkatua erakutsiko dizkiote.