Helsinki
SinopsiaNahiara Gagok Finlandiara bidaiatuko du herrialde nordikoan bizi diren euskal herritarren egunerokoa ezagutzeko. Raimo Goyarrola, Opus Deiko apaiza, 13 urte daramatza Helsinkin. Saioa Prieto eta bere laguna Estik, hiriburuan bizitako bi urteko esperientzia partekatuko dute. Jorge Rovira bederatzi urte daramatza bertan bere emazte Mari Carmenekin. Turku-n, Koldo Toribiok zazpi urte daramatza erizain gisa lanean, eta Lourdes Pastoriza, irakasle eta interpretea, hamarkada bat baino gehiago darama hizkuntzak irakasten.