Haga eta Delft
SinopsiaLeyre Samanes Haga bisitatuko du, Herbehereetako hiririk handienetako bat, bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. Parlamentuaren egoitza den Binnenhof, Noordeinde jauregia eta Bakearen Jauregia bezalako leku enblematikoak ezagutuko dituzte. Scheveningen arrantzale-auzo zaharrean ibiliko dira, hondartza eta dunak bisitatuz, eta noriara igoko dira hiriaren ikuspegi zoragarriak ikusteko. Gainera, TU Delft unibertsitate ospetsuaren campusa eta Hagako basoa bisitatuko dituzte.