Hanburgo
SinopsiaCarolina Calvo Hanburgora joango da hiria ezagutzeko bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. Natalia Erquiciarekin Fischmarkt ospetsua, San Migel eliza eta Rathaus bisitatuko ditu, eta Alster ibaian ibiliko dira. Iker Arocenak portua, Filarmonikoa eta Miniaturen Museoa erakutsiko dizkie. Alaitz Anasagastik gune historikoa, Elbaren azpiko tunela eta St. Pauli auzoa ezagutuko dituzte, bertako ogitarteko tipikoak dastatuz. Azkenik, Eider Zubiaga eta Nico Aguirregaviriak futbolarekiko zaletasuna eta Reeperbahn-eko gaueko giro bizia partekatuko dute.