Florentzia
SinopsiaPedro Mardones Florentziara joango da, Errenazimenduaren sorlekura, Toskanako hiriburuan bizi diren bost euskal herritar ezagutzeko. Uxue Ureta eta Berta Parras 17 urte daramatzate hirian, Ane Miren Uriarte Global Training bekarekin dago, Alejandro Torres sektore audiovisualean ari da lanean duela sei urte, eta Patricia Bilbao Pistoian bizi da, Florentziatik 50 km-ra. Elkarrekin, Miguel Angel-en David bezalako leku enblematikoak bisitatuko dituzte.