Dublin
SinopsiaErreportaje honek Dublinera eramaten gaitu, Europako gazte gehien eta enpresa teknologiko handien egoitza den hirira, bertan bizi diren euskal herritarrak ezagutzeko. Ania eta Ainhoak Gran Canal Dock eta The Spire eta Posta Zentraleko bulegoa bezalako leku historikoak erakusten dizkigute. Josuk kaleetako eta tabernetako zuzeneko musika ezagutzen laguntzen digu. Gaizkak Phoenix Park, Guinness museoa eta dantza garaikidearekiko bere zaletasuna partekatuko digu. Leire Unzuetak Kilmainham kartzela erakusten du eta tour bikingo batean parte hartzen du. Leticiak Howth portura eramaten gaitu eta etxean arrain freskoa prestatzen du. Zalacainek San Patricio katedrala, Temple Bar eta Poolbeg-eko itsasargia erakusten dizkigu, eguna pub tradizional batean amaitzeko.