Monterrey, Mexiko
SinopsiaEzagutu Monterrey, Mexikoko hirugarren hiri jendetsuena. Auzo Zaharra, Morelos kalea eta Santa Luzia pasealekua zeharkatzen ditugu, La Mexicanan takoak dastatu eta historiaz eta sineskeriaz beteriko merkatuak bisitatzen ditugu. Done Jakue Hiria eta bere ur-jauziak, Makroplaza, Gotzaindegiko begiratokia eta Bustamanteko haitzuloak arakatuko ditugu. Gainera, mariatxiarekiko pasioa, borroka librea eta beisbola bizi izan ditugu, eta San Pedro Garza Garcia ezagutu ere, Latinoamerikako gunerik aberatsena, etxe orratzekin eta hamabost urtekoen festekin.