Praga
SinopsiaErreportaje honek Pragako euskal herritarrak ezagutzeko aukera ematen digu. Matxalen, abokatua, alde zaharra, judu auzoa eta Pragako gaztelua erakusten dizkigu. Diego, zinemagilea, Praga zinematografikoa eta Gabonetako giroa ezagutzen laguntzen digu. Itziar, ingeniaria eta euskarako irakaslea, txoko bereziak eta Smichoveko bizitza erakusten dizkigu. Ander, turismo-gidaria, Wenceslao plaza, Karlos zubia eta Kutná Hora bisitatzen ditu, nazioarteko ikastetxe batean irakasle den, Ane-rekin batera.