Taiwan
SinopsiaErikak Taiwanera bidaiatzen du, 23 milioi biztanle baino gehiago dituen eta munduko teknologia-potentzia nagusietako bat den irlara. Claudia, Andoaingoa, Chiang Kai-shek memoriala, Elephant Mountain eta Huaxi merkatua erakusten dizkigu Taipei hiriburuan. Ian, Zaldibarkoa, bere etxea irekitzen digu Tainanen eta Kaohsiungera eramaten gaitu. German, nafartarrak, Tainaneko monumentu historikoak eta bere jatetxe euskal-nafarra erakusten dizkigu. Urdaneta, Santurtzikoa, Toucheng ezagutzen laguntzen digu eta Lain arkitekto nafarrarekin elkartzen da Linkouko gune kulturala eta bertan irabazitako sariak ezagutzeko.