Glasgow
SinopsiaLucas Goikoetxea eta Ruben Ruiz kameraria Glasgowen dira, iragan industriala atzean utzi eta Clyde ibaiaren inguruan berrasmatu den hiria ezagutzeko. Gaur egun, kulturak bere izaera markatzen du: arte urbanoaren muralak, arkitektura viktoriarra eta Adam Smith irakasle izan zen unibertsitatea. Irn Bru freskagarria, haggis plater tipikoa eta Lur Garaietako behi bereziak ezagutuko ditugu, hirian urteak daramatzaten euskal anfitrioiekin batera.