Vancouver
SinopsiaErreportaje honek Vancouver-era eramaten gaitu, bertan bizi diren euskal herritarrak ezagutzeko. Magali, Aieteko donostiarra, maitasunagatik iritsi zen munduan zehar bidaiatu ondoren. Juan Antonio, ondarrutarra eta okina, bertako Euskal Etxeko presidenteordea da. Imanol, Galdakaoko arkitektoa, Holandan eta Ekuadorren bizi ondoren Vancouver-era joan zen. Nerea, Bilbokoa, bere amets profesionala betetzen ari da Kanadan. David, Salinas de Ibargoitikoa, japoniar batekin ezkondu da eta naturaz gozatzen du. Laiene, Lezamakoa, giroz aldatu behar zuelako iritsi zen.