Uganda
SinopsiaUganda, natura basatia eta edertasun paregabea duen herrialdera: lur gorriko pistak, ekuatoreko basoak eta sabana handia. Faunaz beteriko parke nazionalak zeharkatuko ditugu eta Niloren ibilbidea jarraituko dugu; munduko ibairik luzeena hemen jaiotzen da eta ur-jauzi ikusgarriak sortzen ditu. Ugandan bizi diren euskal herritarrak ezagutuko ditugu, turismo jasangarrian, nazioarteko lankidetzan eta nekazaritza-proiektuetan lanean: Josebak, Marrek, Aritzek eta Xabierrek beren egunerokoa erakutsiko digute herrialde gazte eta abegikor honetan.