Muskuilu tigreak
SinopsiaGaurko asteazken tradizionalak tabernetako pintxo klasiko batekin irekiko ditugu. Patriziak Muskuilu tigreak prestatuko ditu. Saltsa 'amorratua' edo mina nola egin, muskuiluak nola garbitu eta tigreek duten itxura klasikoari azken puntua nola eman ikusiko dugu. Eta bigarren platera ere ezin klasikoagoa da, milaka urte baitira gizakiak barrengorriak (eta perretxikoak) kontsumitzen dituela. Zigorrek Barrengorri beteak prestatuko dizkigu. Jakin nahi duzue nola beteko dituen? Geratu gurekin!