Lupia katxopoa piper festarekin
SinopsiaDenboraldiko azken saioak ostiral famatuekin egiten du bat. Alexander Padillak katxopoa proposatzen du eta errezeta honen bi aldaera ezberdin prestatuko dituzte. Lehenik, Zigorrek Lupia katxopoa piper festarekin egingo du, klasikotik pixka bat aldenduz, itsas puntu bat emanez eta euskal piperrez egindako festa batez lagundua. Ondoren, errezeta klasikoa oinarri bezala hartuta, Armintzek Urdaiazpiko eta gazta katxopoa prestatuko du, baina azkenean bere ukitu berezia emango dio boilur birrindua eta tipulina gehituta.