Gnocchi alla Romana (Gnocchiak erromar erara)
SinopsiaAsteazken tradizionaletako saio honetan Armintzek gnocchi ezberdin batzuekin harrituko gaitu, Gnocchi alla Romana edo Gnocchiak erromar erara prestatuko ditu. Gnocchiak eta lagunduko dioten tomate saltsa nola egiten dituen ikusiko dugu. Errezeta laburrerako Zigorrek Lekak prestatuko ditu, piperrautsarekin eta hirugiarrarekin lagunduko ditu, plater zaporetsu eta orekatua osatzeko.