Arraina baratzean bezala
SinopsiaJavi Sierra aurkezlearekin, hiru lehiakideek “Arraina baratzean bezala” lelopean arituko dira. Itsasoko eta lurreko osagaiak uztartuz errezeta sortzaileak egingo dituzte: Asier Sánchez ETBko kazetariak, “Azalore artean hegaluzea” aurkeztuko du, Gabriela Uriarte nutrizionista eta aurkezleak, “Txangurri piperretan” proposatuko du, eta Tito Irazustak, kirol esatari ohiak, bere “Frittata alpargata” dibertigarria.