Mugarik ez da euskararentzat
SinopsiaOraingoan, mugaren bi aldeetara joango da euskaldunek nola bizi diren ezagutzeko. Hendaia eta Irunen, teknikariek hizkuntza biziberritzeko egiten duten lana azalduko dute, eta Peio Etxeberri-Aintzart historialariak Faisanen uhartean mugaren eragina kontatuko du. Saioak frankismo garaiko eragina, Ibardingo salmentak, Senpereko kontrabandoa eta kostaldeko euskararen ezaugarriak jorratuko ditu. Zugarramurdin eta Baigorrin, euskarak benetan mugak ote dituen hausnartuko da.

