Okzitaniera Euskal Herriko hizkuntza
SinopsiaOkzitanierari buruzko bidaia, Frantzia hegoaldean, Espainian, Italian eta Euskal Herrian hitz egiten den hizkuntza erromantzeaz. Franck Dolosorrek azalduko du Baionan 400 urtez hizkuntza ofiziala izan zela, eta José Ramón Zubiaur hizkuntzalariak Donostian eta Pasaian utzitako aztarna aztertuko du. Nerea Mujikak Durangoko Azokaren xehetasunak emango ditu, aurten Okzitania gonbidatua izango baita. Azken geltokia Pau izango da, Pier-Paul Berzaitzekin eta Institut Occitan zein Calandreta ordezkariekin.

