On egin dagiola euskarari!
SinopsiaOn egin daiola euskarari! atalean, euskal gastronomiaren eta euskararen arteko harremana aztertzen da. Ordiziako azokatatik Basque Culinary Center-era, Kike Amonarrizek hizkuntzaren erabilera aztertzen du merkataritzan, ostalaritzan eta sukaldaritza-ikasketetan. Hilario Arbelaitz bezalako sukaldariekin hitz egiten du, Errigora bezalako proiektuak ezagutzen ditu eta euskararen sustapenerako ekimenak aurkezten dira. Gainera, euskarazko lehen errezeta-liburua gogoratzen du eta Txoriene saioaren platoan sartzen da.

