Euskara opor giroan
SinopsiaKike Amonarrizek euskararen eta turismoaren arteko harremana aztertzen du: zer dakite bisitariek gure hizkuntzaz? Miarritze eta Donostiako kaleetan egindako inkestak jasotzen dira, eta euskararen presentzia turistengana hurbiltzen duten profesionalen testigantzak: bisita gidatuak, liburuak, barnetegiko ikastaroak eta oporrak euskaraz bizitzeko kanpainak. Gainera, euskal kulturaren aldeko landa-ostatuen jabeek parte hartzen dute.

