Badator Korrika!
SinopsiaSaio berezia Korrikari eskainia. Hasiera baino ordu gutxi lehenago, Kike Amonarrizek leku enblematikoak bisitatzen ditu: San Telmo Museoa (testigu originala gordetzen dena), Hendaia Amets Arzallusekin hitz egiteko eta Bilbo, edizio honen helmuga. Protagonista historiko eta berriekin solasaldiak izango dira, hala nola Edurne Brouard, Juan Gorriti, Xabier Amuriza eta Asier Amondo, eta ibilbidearen eta antolakuntzaren bitxikeriak ezagutuko dira. Bidaia Urepelen amaitzen da, Korrikaren abiapuntuan.

